92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

225/2018 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 26an emandako 434/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 10eko 6/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion proiektu horri, “Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)” izenekoari, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere.

Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Erriberriko, Pitillasko, Murillo el Cuendeko eta Caparrosoko alkateei dei egitea, 2018ko maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 1ean udaletxe horietan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Estrella Lamadrid Morón eta M.ª Jesús González Muñoz andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan bietako edozeinek.

4. Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz jaun-andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Mairagako Mankomunitateko eta Erriberriko, Pitillasko, Murillo el Cuendeko eta Caparrosoko udaletxeetako iragarki oholetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, interesdunak ezezagunak direnean, jakinarazpena egiteko helbidea ezezaguna denean edo jakinarazpena egiten saiatu eta egiterik izan ez denean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 9an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1806223