92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

121/2018 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan eta eranskinetan atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 98/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan eta eranskinetan akatsak atzeman direnez, bidezkoa da horiek zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da adieraztea atzemandako akatsetako batzuk zuzentzearen ondorioz epe berriak irekiko direla deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko edo destinoak aukeratzeko, kasuan kasukoa.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan eta eranskinetan atzemandako akatsak zuzentzea. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 98/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Ondokoak dira:

–1.2 oinarrian, “1. mailako hizkuntza eskakizuna du, B2 mailakoa” dioen tokian esan behar du: “B2 mailako hizkuntza eskakizuna du”.

–3.5 oinarrian, “1. jakite-maila” dioen tokian esan behar du: “B2 mailako euskara maila”; “2. edo 3. jakite-maila” dioen tokian esan behar du: “C1 mailako euskara maila”, eta “1. eta 2. jakite-mailetarako” dioen tokian esan behar du: “B2 edo C1 mailako euskara mailetarako”.

–7.a) oinarrian, “haien gehieneko balorazioa 35 puntukoa izanen da” dioen tokian esan behar du: “haien gehieneko balorazioa 41 puntukoa izanen da, euskara kontuan hartu gabe”.

–11.1 oinarrian, “José Ignacio Ibáñez Nicolás” dioen tokian esan behar du: “José Ángel Ibáñez Nicolás”.

2. II. eranskineko akats hauek zuzentzea:

–Tuterako Trafiko Brigada jasotzea eta hari hauek atxikitzea: “Tuterako Atestatu Taldea” eta “Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea”.

–“Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea” dioen tokian esan behar du: “6. Ekintza Taldea”.

–Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldea kentzen da eta haren ordez agertu behar da Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Tuterako Brigada, 1. Ekintza Taldea eta 2. Ekintza Taldea atxikita dituena.

–Agintariak Babesteko Brigadatik kendu behar dira Agintariak Babesteko Taldea eta Sostengu eta Kontrazaintza Taldea.

–Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoak bi destino dituela jasotzea: Iruña eta Tutera.

Zuzenketa hauen ondorioz, ebazpen honi II. eranskin berria erantsi zaio, lehentasunen arabera destinoak hautatzeko eredu gisa.

3. III. eranskineko E letran atzemandako akatsak zuzentzea. Honako hau dioen tokian:

“Hizkuntzak jakiteagatik erantsi daitekeen puntuazioa: gehienez ere 17,10 puntu.

1. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak direnez:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko maila bakoitzeko eman beharreko puntuazioak honako hauek dira: A1: 0,40 puntu, A2: 0,80 puntu, B1: 1,20 puntu, B2: 1,60 puntu, eta C1: 2 puntu; edo titulu baliokideak.

2. Elebidunak ez diren lanpostuetan, euskaraz jakiteagatiko puntuazio osagarria irizpide hauen arabera gehituko da:

A) Destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuak: gehienez ere 11,10 puntu.

EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea, 11,10 puntuko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A1 maila izanez gero, 2,22 puntu jasoko dira, A2 maila izanez gero 4,44, B1 izanez gero 6,66, eta B2 izanez gero 8,88. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitza 0,92 punturekin baloratuko da.

B) Destinoa eremu mistoan duten lanpostuak: gehienez ere 6,66 puntu.

EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea, 6,66 puntuko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A1 maila izanez gero, 1,33 puntu jasoko dira, A2 maila izanez gero 2,66, B1 izanez gero 3,99, eta B2 izanez gero 5,32. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitza 0,55 punturekin baloratuko da.”

Honako hau behar du:

“Hizkuntzak jakiteagatik erantsi daitekeen puntuazioa: gehienez ere 10,10 puntu.

1. Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik): 2 puntu, gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko maila bakoitzeko eman beharreko puntuazioak honako hauek dira: A1: 0,40 puntu, A2: 0,80 puntu, B1: 1,20 puntu, B2: 1,60 puntu, eta C1: 2 puntu; edo titulu baliokideak.

2. Elebidunak ez diren lanpostuetan, euskaraz jakiteagatiko puntuazio osagarria irizpide hauen arabera gehituko da:

A) Destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuak: gehienez ere 4,10 puntu.

B) Destinoa eremu mistoan duten lanpostuak: gehienez ere 2,46 puntu.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren pareko ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu modura baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.”

4. IV. eranskinean atzemandako akats bat zuzentzea, honakoa: “izangaiak 15 aldiz altxatu beharko du pisu bat minutu batean: 36 kg gizonek, eta 18 kg emakumeek” dioen tokian esan behar du: “izangaiak 25 aldiz altxatu beharko du pisu bat minutu batean: 36 kg gizonek, eta 18 kg emakumeek”.

5. Eskaerak aurkezteko epe berri bat irekitzeko agintzea; 15 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Parte hartzeko eskaera dagoeneko aurkeztu dutenek ere 15 egun naturaleko epea izanen dute destinoak berriz hautatzeko, egokia iruditzen bazaie, lehentasunen arabera eta ebazpen honen eranskin gisa atxikitako ereduarekin bat.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 10ean.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

II. ERANSKINA

Lanpostuak hautatzeko zerrenda (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1806294