1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
280E/2018 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen dituena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 29ko 1475E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 88 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 17 lanpostu huts eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatra izateko 3 lanpostu huts (108, guztira) merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2016ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an.
Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts hauek lekualdatze lehiaketaz esleitzea izangai hauei:
Barrutiko fakultatibo espezialista, Kardiologiakoa.
O-NOZko lekualdatzea:
–Urchaga Litago, Aranzazu, 62912 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
Barrutiko fakultatibo espezialista, Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatukoa.
O-NOZko lekualdatzea:
–Cabrerizo Sanz, Antonio, 64550 zenbakiko lanpostua, Tuterako Reina Sofía ospitalean.
–Cires Bezanilla, Jesús Manuel, 63553 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Sanz de Pablo, Miguel, 63566 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Calvo Benito, Ana María, 61187 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Oronoz Martínez, Begoña, 62919 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
Lekualdatze nazionaleko txanda:
–Chocarro Huesa, Cristina, 70635 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
Barrutiko fakultatibo espezialista, Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologiakoa.
O-NOZko lekualdatzea:
–VNoain Sanz, Eneko, 61111 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Gozzi Vallejo, Sonia Carolina, 63300 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Orradre Burusco, Iñigo, 63742 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Varela Egocheaga, José Ramón, 70781 zenbakiko lanpostua, Lizarrako García Orcoyen ospitalean.
–García González, Susana, 63132 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Gil Arbiol, Martín Ramón, 61381 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Castaño Serrano, Alejandro, 70948 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Eslava Echavarren, M.ª Eunate, 70949 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
Barrutiko fakultatibo espezialista, Erradiodiagnostikokoa.
O-NOZko lekualdatzea:
–Yanguas Barea, Nerea, 68758 zenbakiko lanpostua, Tuterako Reina Sofía ospitalean.
–Sarasibar Subiza, María Elena, 61710 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Ezcurra Ibañez, Mercedes, 70648 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Insausti Gorbea, Iñigo, 62397 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Eslava Gurrea, Eunate, 68200 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Sanmartin Sanmartin, Sara Itxaso, 64064 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
–Solchaga Álvarez, Saioa, 69543 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
Barrutiko fakultatibo espezialista, Urologiakoa.
O-NOZko lekualdatzea:
–Cuesta Alcalá, José Ángel, 62785 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
2. Izendatu diren lehiatzaileek 2018ko ekainaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko apirilaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1805621