9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela libreki erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Araubide Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 2an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1800158