9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

163/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, María García Unciti andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María García Unciti andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2018ko urtarrilaren 2az geroztik izanen ditu ondorioak, eta hori du azken laneguna burutza horretan.

2. Foru agindu hau interesdunari, Ondarearen Zerbitzuari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 29an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1800081