9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Torres del Rioko ordezko bake-epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2017ko abenduaren 18ko bilkuran hartutako erabakia, bake epaileak izendatzeari buruzkoa.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Laugarrena.–Torres del Rioko Bake Epaitegia: Juan Cruz Arzoz Bujanda jauna, ordezko bake epailea.

Izendatzeko erabaki horren aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 18an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1715063