9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Alkatetzaren abenduaren 15eko 846/2017 Ebazpenarena. Horren bidez onesten da diru-laguntzak emateko deialdi publikoa. Laguntza horiek banakako ebaluazioaren bidez emanen zaizkie 2018. urtean Zizur Nagusian, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonek taxi-bonua erabil dezaten, garraiobide alternatibo gisa

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 376116.

Lehena.–Onuradunak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntza jaso ahal izateko moduko egoera duten pertsona edo entitateak, deialdiaren 5. puntuan aurreikusten diren egoeretan badaude.

Bigarrena.–Xedea:

Garraiobide alternatibo eta erabilerraz bat izateko aukera ematea garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasun handiak dituztenei.

Hirugarrena.–Oinarri arauemaileak:

2018. urtean Zizur Nagusian diru-laguntzak emateko oinarri arauemaileak, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 600 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Deialdiaren indarraldian, 2018ko urtean.

Zizur Nagusian, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1714801