9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko UI-2.1 eta UI-2.2 unitateei dagokienez. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko UI-2.1 eta UI-2.2 unitateei dagokienez, Gráficas Estella SLk sustaturik.

2. Gráficas Estellak aurkeztutako agiriak bildu beharko ditu eta 060/17 VT txostenean aipatutakoa zuzendu. Hori testu bateginean sartuko da.

3. Gráficas Estella SLk aurreko puntuan aipatu testu bategina aurkezten duenean, erabakia Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igorriko da. Behin betiko onetsitako agiria igorriko da.

4. Behin betiko onespenaren erabakia, baita ezartzen duen erregulazioa ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Aipatu erabakiko 3. puntuak aipatzen duen testu bategina aurkeztu du Gráficas Estella SLk eta ikusirik agiria eta onetsitakoa bat heldu direla, erabakiaren 1. eta 2. puntuetan zehaztu bezala, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, argitaratzen dira behin betiko onespenaren erabakia eta haren hirigintzako araudia.

Villatuertan, 2017ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1713962