9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa “La Nava industrialdea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko” A3’ lurzatian. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, “La Nava industrialdea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko” A3’ lurzatian, Cárnicas Galar SLk sustatua, lurzatiko gehieneko lerrokadurak aldatzearren, eraikina eta ondoko lurzatietako eraikinak errazago lotzeko. Azterketa 2017ko urriaren 24an aurkeztu zen eta 4.935 zenbakia du erregistroko sarreran.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Onesteko egintzaren kontra honako errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte administrazio publiko ez diren interesdunek, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Tafallan, 2017ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

ERANSKINA

A3’ lurzatiaren xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714133