9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORZA

Oihan enkantea

Gorzako Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek esleitzeko:

Lote bakarra.–Larraize alderdia. 801 pinuz eta ler gorriz osatua, 643 metro kubiko ler gorriko zur egiten dutenak.

–Hasierako prezioa: 12.939,90 euro (BEZa kanpo).

–Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

–Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Gorzako Kontzejuko Idazkaritzan.

–Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Gorzako Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun naturaleko 11:00k arte.

Gorzan, 2017ko abenduaren 27an.–Kontzejuko burua, Luis Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1800082