9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

123/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak haren osaera ezartzen du. Kontseilukideen artean Nafarroako gizarte interesak ordezkatzeko hamahiru kide izanen dira. Horietatik bi Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien lortu duten sindikatuek proposatuta izendatuko dira.

Foru lege horren 10. artikuluak ezartzen du kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatu eta kenduko direla kargutik, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Nafarroako Langile Komisioak sindikatuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan duen ordezkaria izendatzea proposatu du.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 27an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Pilar García Pérez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea Nafarroako Langile Komisioak ordezkatzeko.

2. Foru dekretu hau Pilar García Pérez andreari eta Nafarroako Langile Komisioak sindikatuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1715163