9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

Kontzesio administratiboaren espedientea.
Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–2017ko azaroaren 27an José García Navascuesek aurkeztutako alegazioa ezestea (1941 zenbakiko sarrera erregistroa), Jesús María Ramírez legelariak eginiko txostenean ageri direnetan oinarriturik, baita jakinaraztea ere, aipatu txostena igorriz.

2.–Behin betiko onestea erregularizazioaren eta kontzesio administratiboaren adjudikazioaren espedientea, Castejongo bi kaleren edo bide publikoren ezohiko erabileragatik, Castejongo baztergunearen eta interes orokorreko trenbide sarearen arteko loturarako trenbidearen adar bat dela-eta. Helburua da elementu gurpildunen ekoizpena ateratzea aipatu interes orokorreko trenbide sarera Trenasa ekoizpen fabrikatik, ondoko hauetan:

a) Castejongo eskualdeko industrialdeko bide publikoa (3626. liburukia, 77. orria, 4270. lursaila. Aipatu industrialdearen zatiketa proiektutik heldu den lurzatia (2013-06-24an onetsi zen), eta honela dago deskribatua:

“Erdialdean, industrialdeko 4.1 eta 5.9 lurzatien parean eta ipar-hego norabidean, zeharkatzen du trenbidearen azpiegitura batek, ondoko izena duenak “Castejongo baztergunearen 4.1 lurzatiaren (TRENASA) eta interes orokorreko trenbide sarearen arteko loturarako trenbidearen adarra”. Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) 2007ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez baimendu zen lotura hori. Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren apirilaren 11ko 788DGE/2012 Ebazpenaren bidez baimendu zen azpiegitura hori egitea eta, hain zuzen, trenbide adar bera da, industrialdeko 4.1 lurzatira sartzeko interes orokorreko trenbide sarearen baztergunetik. 630 m²-ko azalera hartzen du gutxi gorabehera, eta proiektu honen P-4 planoan ageri da non den.”

b) Jerónimo Marco kalea.

Ezohiko okupazioa honela dago deskribatua: adar nagusi bat, CAF-TRENASAren nabean hasten dena eta hormigoiztutako lau trenbiderekin Castejongo eskualdeko industrialdeko kalea zeharkatzen duena. 628,15 m²-ko azalera hartzen du guztira; hurrena, trenbideek bat egiten dute CAF-TRENASAren lursailetan pasatzen den bakarrean, Victoriano Ruiz kaletik hurbil, eta Berdovi finka gurutzatzen du Jerónimo Marco kalera iritsi arte. Han hormigoiztatua dago, berriz ere, eta espaloiak eta aipatu kalearen galtzada gurutzatzen ditu (175,17 m²-ko okupazioa) ADIFen lursailetaraino. Guztira 803,32 m² hartzen ditu.

3.–Behin betiko onestea baldintza-agiriak jabari publikoaren ezohiko erabileraren kontzesio administratiboa erregulatzeko Castejongo Jerónimo Marco kalean eta eskualdeko industrialdeko bide publikoan.

4.–Behin betiko onespen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoki diren errekurtsoekin batera, eta argitaratzeko Kontratazioaren Atarian, lizitatzaileek haien proposamenak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hasita 30 egun naturaleko epean.

Aditzera ematen da, legezko ondorioak izan ditzan. Halaber, aditzera ematen da erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik aitzina.

Castejonen, 2017ko abenduaren 28an.–Lehen alkateordea, Cristina Ros Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1715217