9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu dokumentua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.

Cabanillasen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1800086