9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

6. sektoreko UE2aren xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Behin betiko onestea 6. sektoreko UE2aren xehetasun-azterketa (11. poligonoko 14. lurzatia, Matzada izeneko tokia), Juan M.ª Ado Barberonek sustatua.

2. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta hartan jasotako hirigintza arauak ere.

3. Igortzea erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale bat eta emandako txosten teknikoak Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, 10 eguneko epean.

4. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Beran, 2017ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

6. sektoreko UE2aren xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714070