9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

1. poligonoko 803. eta 804. lurzatien xehetasun-azterketa.
Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2017ko azaroaren 23an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Aiegiko hiri-lurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 803. eta 804. lurzatietan (San Lazaro kaleko 7 eta 9 zenbakietan). Hostelera y Restauración Goñi Nogués SL enpresak sustatu du.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Aiegin, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan María Yanci López.

ERANSKINA

1. poligonoko 803. eta 804. lurzatien xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714390