9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

175/2017 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “13,2 Kv-eko Lekunberri-Larraun linea 07.01etik 08.05era bitarteko euskarrien artean (10832 ENSa)” proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 28ko 255/2017 Ebazpenaren bidez, honako proiektua onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta zehazki onura publikoa deklaratu zen: “13,2 Kv-eko Lekunberri-Larraun linea 07.01etik 08.05era bitarteko euskarrien artean”.

Onura publikoaren adierazpenak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Larraungo alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Lekunberrin dagoen Larraungo Herriko Etxean, 2018ko otsailaren 13an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Larraungo udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 18an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

13,2 Kv-eko Lekunberri-Larraun linea 07.01etik 08.05era bitarteko euskarrien artean

Okupatu aurreko aktak egitea.

–Aktak egiteko tokia: Larraungo Udala.

–Eguna: 2018ko otsailak 13.

HITZORDUA

TITULARRAK (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGARTEA

10:00etan

NICASIO ULANGA ECHAVE JAUNA

Ametzagaina etorbidea, 15-4.C

20012 Donostia (Gipuzkoa)

22

142

Arruitz (Larraun)

Iragarkiaren kodea: F1714746