9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

122C/2017 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Florette Meal Solutions SLU enpresaren Arguedasko zentroaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Florette Meal Solutions SLU enpresaren Arguedasko zentroaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101342012017), erregistro honetan sartu zena 2017ko martxoaren 7an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2016ko abenduaren 27an eta 2017ko urriaren 2an eta 27an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 28an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Florette Meal Solutions SLU enpresaren Arguedasko zentroaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1800231