9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

121/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Iñaki Xabier Martínez de Vírgala Lusarreta jauna, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 27an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Iñaki Xabier Martínez de Virgala Lusarreta jauna, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1715170