9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 9an emandako 1646/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenentzat. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaiena ere.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Néstor Gayarre Lete jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 9ko 1646/2017 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaienak ere, eskatzen diren beharkizunak ez frogatzeagatik, organo beraren irailaren 23ko 2469/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedurarekin bat, honako hauei dagokienez: Bigarren Hezkuntzako irakasleak aldian behin sartzeko berariazko zerrendak Enpresen administrazioa-gaztelania, Ingelesa-gaztelania eta Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa-gaztelania espezialitateetan, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen berariazko zerrenda Ingelesa-gaztelania espezialitatean.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen berariazko zerrendetan (Enpresen administrazioa-gaztelania espezialitatea: Loinaz Mugica Elustondo-tik hasi eta amaieraraino; Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa-gaztelania espezialitatea: Juan Pablo Echeverría Palacios-etik hasi eta amaieraraino; Ingelesa-gaztelania: Miriam Sánchez Hernández-etik hasi eta amaieraraino) eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen berariazko zerrendan (Ingelesa-gaztelania: Eva Díez Llanillo-tik hasi eta amaieraraino) dauden interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2017ko abenduaren 29an.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1800047