9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

146/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, azaroaren 10eko 187/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua onetsi zen.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, ezartzen du, bere 62. artikuluaren 20. apartatuan, ezen energia elektrikoa hornitzen duten konpainiek betebeharra dutela zerga administrazioari aurkezteko urteko aitorpen bat non zehaztu behar duten zein diren hornidura kontratuen titularrak, higiezinaren katastroko erreferentzia eta haren kokapena, kontratatutako potentzia nominala eta urteko kontsumoa kilowatt-etan, bai eta hornidura puntuaren kokapena eta hari alta eman zitzaion data ere.

Betebehar hori gauzatze aldera, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua sortu zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuari jarraikiz, foru agindu horrek 159 ereduaren aurkezpen telematikoa Internet bidez egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatu zituen.

159 eredua onetsi zenetik gaurdaino, ez da telematikoki aurkeztutako eredurik jaso, eta, beraz, aipatu ereduaren aurkezpen telematikoa kenduko da foru agindu honen bidez. Aurrerantzean, ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean baizik ez da aurkeztuko eredu hori.

Horrenbestez, eta bat etorriz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 23. apartatuan zehaztutakoarekin (Erregelamendua maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen),

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Agindua aldatzea, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua onesten duena.

Ondoren aipatzen diren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Aginduaren manuek hurrengo testua izanen dute:

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 159 eredua onestea.

Bat.–Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua onestea. Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian eskura daiteke eredua, helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es.

Bi.–159 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri bidez eginen da”.

Bi.–3. artikulua, lehenengo paragrafoa.

“159 eredua aurkeztu behar dutenek, aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat eta foru agindu honen eranskineko zehaztapenei jarraikiz, datu hauen berri eman beharko dute hornidura kontratu bakoitzeko:”.

Hiru.–4. artikulua.

“4. artikulua. 159 eredua aurkezteko modua.

159 eredua ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean aurkeztuko da, 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, foru agindu honen eranskinean ezarritako erregistro diseinuen arabera”.

Lau.–5. artikulua.

“5. artikulua. 159 eredua aurkezteko epea.

Aitorpena zein urteri dagokion, hurrengo urteko otsailean aurkeztuko da 159 eredua”.

Bost.–Kendu egin dira 7. eta 8. artikuluak.

Sei.–Orain arte 9. artikulua zena 7. artikulua izanen da.

Zazpi.–Kendu egin da I. eranskina.

Zortzi.–II. eranskina foru agindu honen eranskinak ordeztuko du.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta aplikatzekoa izanen da, lehen aldiz, 2018an egin beharreko aitorpenetan, zeinak 2017. urteari baitagozkio.

Iruñean, 2017ko abenduaren 18an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINA

Diseinu fisiko eta logikoak, ordenagailuz zuzenean irakurtzen ahal diren euskarriek bete beharrekoak energia elektrikoa hornitzen duten konpainiek energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua aurkeztean

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak.

Energia elektrikoaren enpresa hornitzaileek aurkeztutako energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpena (159 eredua) ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriek baldintza hauek beteko dituzte:

–Mota DVD-R edo DVD+R.

–Edukiera: 4,7 GB gehienez.

–UDF artxibo sistema.

–Alde bakarrekoa eta geruza bakunekoa

B) Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: titularraren erregistroa: 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat titular dituen, hainbat erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, ikurrik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motakoa), eta, ondoren, titularrak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak; eta horrela hurrenez hurren.

159 EREDUA

A.–0 erregistro mota

Aurkezlearen erregistroa

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: ‘159’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurekezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA.

Eremu hau bederatzitan banatzen da:

58-59

Bide publikoaren siglak.

60-79

Bide publikoaren izena.

80-84

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

Eskailera.

87-88

Solairua.

89-90

Atea.

91-95

Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa.

96-107

Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

Probintziaren kodea.

Titularraren erregistroa (2. mota) “PROBINTZIAREN KODEA” eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa. Baterako euskarrian sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua jarriko da. (Zergapetutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

TITULARRAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

Eeuskarri kolektiboan sartutako titular guztien kopurua adieraziko da. (Zergapetutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

‘C’: informazioa DVDn aurkezten bada.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

134-173

Izena eta deiturak. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-500

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B.–1. erregistro mota

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘1’ konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

‘159’ konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN SOZIETATE-IZENA.

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

‘C’: informazioa DVDn aurkezten bada.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. 13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Eremu honek formatu hau izan behar du: 159ENNNNNNSSS; bertan:

–E. Zerga ekitaldiaren azken digitua.

–NNNNNN: 1. motako erregistroaren diseinuko 11-16 idazguneak, biak barne, entitate aitortzailearen IFZ eremuari dagozkionak.

–SSS: ondoz ondoko zenbaki sekuentziala aurkezpen bakoitzerako, 001etik hasita.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Salbuespen gisa aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: “C” bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren titularrak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: “S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zergaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

“Ordezko aitorpena” eremuan “S” idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

TITULARRAK, GUZTIRA

Aitortzaileak sartutako titular guztien kopurua adierazi beharko da. Titular bera erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, kontratu bat baino gehiagoren titularra delako, agertu bezainbat aldiz kontatuko da. (2. motako erregistroen kopurua).

145-162

Alfazenbakizkoa

URTEKO FAKTURAZIOAREN ZENBATEKOA.

Eremu hau honela banatzen da:

145

ZEINUA: alfabetikoa.

Eremu hau beteko da urteko fakturazioaren zenbatekoa (1. motako erregistroko 146. idazgunetik 162. idazgunera) lortzeko baturaren emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da.

146-162

ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

EKITALDIKO FAKTURA GUZTIEN ZENBATEKOA eremuetan (2. motako erregistroko 444-555 idazguneak) azaldutako kopuruen batura (koma dezimalik gabe) adieraziko da. Titularren erregistroetan “N” jarri bada EKITALDIKO FAKTURA GUZTIEN ZENBATEKOAREN ZEINUA eremuan (2. motako erregistroko 444. idazgunea), aipatu kopuru horiek minus zeinuarekin kontatuko dira, batura honetan islatu behar diren zenbatekoen guztirakoa ateratzerakoan.

Eremu hau bitan banatzen da:

146-160

Urteko fakturazioaren zenbatekoaren osoko zatia.

161-162

Urteko fakturazioaren zenbatekoaren zati dezimala.

163-500

ZURIUNEAK.

–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B.–2. erregistro mota

Titularraren erregistroa

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘2’ konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

‘159’ konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfazenbakizkoa

TITULARRAREN IFZ.

Hornidura elektrikorako kontratuaren titularrak Espainian duen IFZ adieraziko da.

–Pertsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ jarriko da, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz

–Aitortua pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da

–Adingabe edo ezinduen identifikazioan azalduko dira bai adingabearen edo ezinduaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, bai legezko ordezkariaren datuak Aitortua adingabea bada eta IFZrik ez badu, eremu hau bete gabe utziko da, eta “LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ” izeneko eremuan haren legezko ordezkariarena adieraziko.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua adingabea edo ezindua bada, eremu honetan haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

TITULARRAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Titularra adingabea bada, haren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan.

Pertsona fisikoek deitura bakarra duten kasuetan, lehenik deitura jarriko da, gero tarte bat eta azkenik izena, hurrenkera horretantxe.

b) Pertsona juridikoen eta errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena edo entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

76-268

Alfazenbakizkoa

HORNIDURAREN HELBIDEA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunaren helbidea adieraziko da.

Eremu hau honela banatzen da:

76-80

BIDE MOTA: alfazenbakizkoa.

Bide motaren kode alfabetikoa adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak normalizatutakoa.

81-130

BIDE PUBLIKOAREN IZENA: alfazenbakizkoa.

Bide publikoaren izen luzea adieraziko da. Izena osorik sartzen ez bada, artikuluak, preposizioak eta juntagailuak kenduko dira, eta tituluak laburtuko dira (adibidez kondea = kd). Gainerako kasuetan, ohiko laburtzapenak erabiliko dira.

131-133

ZENBAKI MOTA: alfazenbakizkoa.

Zenbaki sistema adieraziko da (balioak: ZK., KM., ZK.G., eta abar)

134-138

ETXEAREN ZENBAKIA: zenbakizkoa.

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua adieraziko da.

139-141

ZENBAKIAREN KALIFIKATZAILEA: alfazenbakizkoa.

Zenbakiaren kalifikatzailea adieraziko da (balioak: BIS; DUP; MOD; ZAHARRA; etab. / metroak baldin zk. mota = KM).

142-144

MULTZOA: alfazenbakizkoa.

Multzoa adieraziko da (zenbakia edo letrak).

145-147

ATARIA: alfazenbakizkoa.

Ataria adieraziko da (zenbakia edo letrak).

148-150

ESKAILERA: alfazenbakizkoa.

Eskailera adieraziko da (zenbakia edo letrak)

151-153

OINA EDO SOLAIRUA: alfazenbakizkoa.

Oina edo solairua adieraziko da (zenbakia edo letrak).

154-156

ATEA: alfazenbakizkoa.

Atea adieraziko da (zenbakia edo letrak).

157-196

OSAGARRIA: alfazenbakizkoa.

Helbidearen datu osagarriak. Balioak: letra libreak. (Adibidez: ‘’................ urbanizazioa’’, ‘’.................. merkataritza-zentroa, ............. lokala’’, ‘’............. Azoka,............ postua’’, ‘’............ eraikina’’; eta abar).

197-226

HIRIA EDO HERRIA: Alfazenbakizkoa.

Hiriaren, herriaren eta abarren izena adieraziko da, udalerriarena ez bada.

227-256

UDALERRIA: alfazenbakizkoa.

Udalerriaren izena adieraziko da.

257-261

UDALERRIAREN KODEA: zenbakizkoa.

Udalerriaren kodea adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak normalizatutakoa.

262-263

PROBINTZIAREN KODEA: zenbakizkoa

Probintziaren kodea adieraziko da.

Aitortuaren helbideari dagokiona adieraziko da. Aitortuaren helbideko probintziari dagozkion bi digituak adieraziko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

LEÓN

24

ALBACETE

02

LLEIDA

25

ALACANT

03

LUGO

27

ALMERÍA

04

MADRIL

28

ASTURIAS

33

MÁLAGA

29

ÁVILA

05

MELILLA

52

BADAJOZ

06

MURTZIA

30

BARTZELONA

08

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIRONA

17

TARRAGONA

43

GRANADA

18

TERUEL

44

GUADALAJARA

19

TOLEDO

45

GIPUZKOA

20

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

BIZKAIA

48

BALEAR UHARTEAK

07

ZAMORA

49

JAÉN

23

ZARAGOZA

50

264-268

POSTA KODEA: zenbakizkoa.

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den higiezinaren helbideari dagokion posta kodea adieraziko da.

269

Alfabetikoa

KONTU MOTA.

Bezeroaren Kontuaren Kodea eremuan adierazten dena kontuan hartuta, hauxe azalduko da:

A. Banku kontu baten identifikazioa Bezeroaren Kontuaren Kodearekin.

O. Beste identifikazio bat. (Adb.: ordainketa ez dagoenean helbideratuta kreditu entitateko kontu bidez).

270-273

Alfazenbakizkoa

IBAN KODEAREN AURRIZKIA.

“Kontu mota” eremuan A adierazi bada, banku kontu bat identifikatu behar den seinale, Bezeroaren Kontuaren Kodearen bidez azpikode hori adieraziko da. IBAN kodearen (Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea) lehenengo lau idazguneez osatuko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

270-271

ISO HERRIALDEAREN KODEA: ES balioa hartzen duen eremu alfabetikoa.

272-273

KONTROL DIGITUAK.

274-293

Alfazenbakizkoa

BEZEROAREN KONTUAREN KODEA.

Eremuaren egitura honelaxe osatzen da:

274-277

Entitatearen kodea.

278-281

Sukurtsalaren kodea.

282-283

Kontrol digituak.

284-293

Kontu zenbakia.

Titularrak ez badu ordainketa kreditu entitateko kontu bidez helbideratu, aitortzaileak horren kudeaketa errazteko beharrezko kodea adieraziko du; bestelakoetan, zuriunez prestatuko ditu.

294-310

Alfazenbakizkoa

ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO KODEA.

Eremu hau bitan banatzen da:

294-295

HERRIALDEAREN KODEA:

Titularrak bizilekua dueneko herrialdearen edo lurraldearen bi karaktere alfabetikoak adieraziko dira, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean araututako kodetzeari jarraikiz. Agindua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eman zuen, eta haren bidez 196 eredua onetsi zen.

296-310

IDENTIFIKAZIO KODEA:

Titularra bizi deneko herrialdean edo lurraldean identifikatzen duen kodearen digitu zenbakizkoak eta alfabetikoak adieraziko dira.

311-322

Alfazenbakizkoa

HORNIDURA KONTRATUA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren identifikazioa adieraziko da.

323-344

Alfazenbakizkoa

Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala

Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala adieraziko da. Eremuaren egitura honelaxe osatzen da:

323-324

Herrialdearen kodea.

325-328

Banatzailea.

329-340

Zein banatzaileri konektaturik dagoen, hark hornidura bakoitzari libreki esleitutatu zenbakizko karaktereak.

341-342

Kontrol karaktereak.

343-343

Bezero baten balizko neurketagune ezberdinak.

344-344

Aukerako karaktere alfabetikoa, hornidura puntuak, neurketagune nagusia, egiaztagiria eta abar identifikatzeko.

345

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN XEDE DEN ONDASUN MOTA.

Eremu honen xedea banakako katastroko erreferentziarik gabeko kasuak, baita hornidura kontratua denean ere, bereiztea da, hala nola honako hauek: eskailerak, igogailua, igerilekua, atezainaren etxebizitza edo beste elementu komun batzuk. Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari esleitutako katastroko erreferentzia banakako katastroko erreferentziaren bati (20 idazgune) edo finkaren bati (14 idazgune) dagokion kontuan hartuta.

1. Finkaren erreferentzia.

2. Banakako katastroko erreferentzia.

346

Zenbakizkoa

HIGIEZINAREN KOKALEKUA.

Jarraian adierazten diren gakoetatik hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari zein dagokion, horixe adieraziko da:

1. Katastroko erreferentzia duen higiezina, Espainiako edozein tokitan kokatua, salbu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

2. Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako katastroko erreferentzia duen higiezina.

3. Arestiko edozein kokapenetan den higiezina, katastroko erreferentziarik gabekoa.

4. Atzerrian kokatutako higiezina.

347-366

Alfazenbakizkoa

KATASTROKO ERREFERENTZIA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari esleitutako katastroko erreferentzia adieraziko da.

367-374

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN ALTAKO DATA.

Hornidura kontratuaren titularrari dagokion hornidura elektrikorako KONTRATUAREN ALTAko data adieraziko da, aitorpenaren xede den ekitaldian gertatzen ez bada ere, eta urteko lau digituak, hilabeteko biak (01etik 12ra) eta eguneko biak (01etik 31ra) adieraziko dira, formatu honetan: UUUUHHEE.

375-382

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN BAJAKO DATA.

Hornidura kontratuaren titularrari dagokion hornidura elektrikorako KONTRATUAREN BAJAko data adieraziko da, aitorpenaren xede den ekitaldian gertatzen denean, eta urteko lau digituak, hilabeteko biak (01etik 12ra) eta eguneko biak (01etik 31ra) adieraziko dira, formatu honetan: UUUUHHEE.

383

Alfabetikoa

KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA.

Aitortutako hornidura elektrikorako kontratuak izan duen batez besteko kontsumoaren maila kontuan hartuta, kontsumo hori zehaztasun handienez aitortzeko aukera ematen duen unitatea erabiliko da; zenbakizko 4 digitu adieraziko dira. Adibidez, batez besteko kontsumoa 142.476’28 kWh-koa izan bada, 4 digitu baino gehiago dituenez osoko zatian, neurketa goreneko unitatea (megaWh) aukeratu behar da, eta epe zehatzean 98.612’70 kWh kontsumitu badira, 0098 megaWh-eko kontsumoa aitortu behar da. Balio hauetakoren bat adieraziko da:

–K kWh.

–M megaWh

–G gigaWh.

–T teraWh.

384-387

Zenbakizkoa

URTARRILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko urtarrilean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

388

Alfabetikoa

URTARRILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

389-392

Zenbakizkoa

OTSAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko otsailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

393

Alfabetikoa

OTSAILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

394-397

Zenbakizkoa

MARTXOAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko martxoan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

398

Alfabetikoa

MARTXOKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

399-402

Zenbakizkoa

APIRILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko apirilean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

403

Alfabetikoa

APIRILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

404-407

Zenbakizkoa

MAIATZEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko maiatzean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

408

Alfabetikoa

MAIATZEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

409-412

Zenbakizkoa

EKAINEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko ekainean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

413

Alfabetikoa

EKAINEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

414-417

Zenbakizkoa

UZTAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko uztailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

418

Alfabetikoa

UZTAILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

419-422

Zenbakizkoa

ABUZTUAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko abuztuan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

423

Alfabetikoa

ABUZTUKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

424-427

Zenbakizkoa

IRAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko irailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

428

Alfabetikoa

IRAILEKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

429-432

Zenbakizkoa

URRIAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko urrian fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

433

Alfabetikoa

URRIKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

434-437

Zenbakizkoa

AZAROAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko azaroan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

438

Alfabetikoa

AZAROKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

439-442

Zenbakizkoa

ABENDUAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko abenduan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumo eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 383 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

443

Alfabetikoa

ABENDUKO IRAKURKETA MOTA.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

R. Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E. Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

444-455

Alfazenbakizkoa

EKITALDIAN FAKTURATUTAKO ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Aitorpenaren xede den ekitaldian bezeroari fakturatutako zenbatekoa. Eremu hau bitan banatzen da:

444

ZEINUA: alfabetikoa.

Deskribatu den zenbatekoa negatiboa bada, zuzenketa bati dagokiolako, “N” bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan zuriunez beteko da.

445-455

ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 11 idazgunekoa.

lehen adierazitako zenbatekoa jarriko da (koma dezimalik gabe). Eremu hau bitan banatzen da:

445-453

Energia elektrikoko kontsumoaren fakturazioaren zenbatekoaren osoko zatia.

454-455

Energia elektrikoko kontsumoaren fakturazioaren zenbatekoaren zati dezimala.

Urte naturalean Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua duen titular bat baino gehiago bada, tributudunek aipatutako informazio ematea egin beharko dute, kontratu bakoitzaren titularrari dagozkion datuak banakatuz.

456

Alfabetikoa

POTENTZIAREN NEURKETA UNITATEA.

Hornidura elektrikorako kontratuan zehazten den potentzia nominala kontuan hartuta, KONTRATATUTAKO POTENTZIA eremuan berau aitortzeko aukera ematen duen unitatea erabiliko da. Adibidez, kontratatutako potentzia 142.476’28 kW-ekoa bada, osoko zatian 4 digitu baino gehiago dituenez, neurketa goreneko unitatea aukeratu behar da (megaW). Balio hauetakoren bat adieraziko da:

–K kW

–M megaW

–G gigaW.

–T teraW.

457-462

Zenbakizkoa

KONTRATATUTAKO GEHIENEZKO POTENTZIA.

Eremu honetan aitorpenaren xede den ekitaldiaren itxieran kontratatutako gehienezko potentzia adieraziko da. Baja kasuetan, egun horretan kontratatuta dagoen gehienezko potentzia adieraziko da. POTENTZIAREN NEURKETA UNITATEA eremuan (456 idazgunea) adierazitako unitatea erabiliko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

457-460

Zati osoa.

461-462

Zati dezimala.

463-500

ZURIUNEAK.

–Kopuru guztiak positiboak izanen dira

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F1714847