1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
60/2018 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, administrazio baimena, exekuzio proiektuaren onespena eta haren onura publikoaren deklarazioa ematen dituena Mendigorriko udal-mugartean GNLa biltegiratzeko zentro bat egiteko, sarea handitzeko (3,5 bar-eko MOP presioa) eta PGL gas erregaiaren ordez gas naturala jartzeko.
Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, 2017ko azaroaren 20an Gas Navarra SAk administrazio baimena, exekuzio proiektuaren onespena eta haren onura publikoaren deklarazioa emateko eskatu zuen Mendigorriko udal-mugarteetan GNLa biltegiratzeko zentro bat egiteko, sarea handitzeko (3,5 bar-eko MOP presioa) eta PGL gas erregaiaren ordez gas naturala jartzeko.
Proiektuaren xede diren jarduketak jarraian deskribatzen dira:
–GNLa biltegiratzeko zentroa: Honako elementu hauek izanen ditu: GNLa biltzeko tanga horizontal bat, andelak husteko unitatea, birgasifikatzeko, erregulatzeko, neurtzeko eta usaina emateko moduluak, eta sistema osagarriak; gasa 3,5 bar-eko presioan aterako da. Edukiera: 30 m³.
–Gas naturaleko sarea handitzea (3,5 bar-eko MOP presioa) GNLeko zentroarekin lotzeko gaur egun dauden kanalizazioen bidez:
- Gas naturala banatzeko sarea: 1.463 m.
- Instalazio lagungarriak.
–GLP gasaren ezaugarriak gas naturalaren ezaugarrietara aldatzea.
–Egungo GLPko banaketa sarea gas naturaleko sare bihurtzea Mendigorriko zenbait kaletan; horien instalazioek planoetan adierazitako erreferentzia dute. Dauden instalazio jasotzaileetan duen ukipena, haien egokitzapena eta gailuen aldaketa.
–GLP banatzeko sarea handitzea, GLPko hornidura mantentzen den bitartean hornidura eskaera berriei erantzuteko.
–Egun dauden GLPko plantak ixtea: kontsumitu gabeko GLPa hustea, hondarreko GLPa erretzea eta segurtasunean jartzea, biltegiak inertizatuz.
Aurrekontua 237.554,47 eurokoa da.
Baimen eskaera hori jendaurrean jarri zen, iragarkia 2017ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, abenduaren 5ekoan, bai eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere, 2017ko abenduaren 5ean.
Bestetik, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 80., 84. eta 98. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak Gas Navarra SAren eskaera igorri zien ukitutako administrazio eta erakundeei.
Proiektuaren separata bidali zitzaion Mendigorriko Udalari; ez du deus adierazi horri buruz. Abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 80. eta 98. artikuluak aplikatuz, ulertzen da ados daudela eskatutako baimenarekin.
Espedientean Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2018ko urtarrilaren 26ko erantzuna dago, non aldeko txostena ematen separatako jarduketei buruz (erreferentzia zenbakia: 2017-O-1558).
Izarbeibarko Mankomunitateak, 2018ko urtarrilaren 11n, aldeko txostena eman zuen jasotako dokumentazio teknikoari buruz, betiere urtarrilaren 11ko txosten horretan bildutako baldintzak betetzen badira.
Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak, 2018ko urtarrilaren 11ko ofizioaren bidez, aditzera eman du ezen gaur egun txosten tekniko bat prestatzen ari direla, gerora obra publikoaren baimena ekarriko duena, eta egiteke geratuko da Herri Lanetako zuzendari nagusiak dagokion ebazpena prestatzea, sinatzea eta tramitatzea (2017/744861 eta 2018/10962 espedienteak).
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 1eko 24E/2018 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman dio proiektuari.
Espedientean Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 18ko 10E/2018 Ebazpena dago, non baimena ematen zaion jarduketari, baldin eta baldintza jakin batzuk betetzen badira.
2017ko abenduaren 26an, Gas Navarra SAk aditzera eman zuen 2018. urtearen hasieran izena aldatuko zuela eta Nedgia Navarra SA izanen dela aurrerantzean Gas Navarra SAren ordez.
2018ko otsailaren 14an, Nedgia Navarra SAk aditzera eman zuen onartzen zutela ondoko entitate hauek egindako txostenen edukia: Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Izarbeibarko Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46. bis artikuluan xedatutakoa, bidezkoa da eskatutakoa onartzea.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Administrazio baimena ematea Nedgia Navarra SAri Mendigorriko udal-mugartean GNLa biltegiratzeko zentro bat egiteko, sarea handitzeko (3,5 bar-eko MOP presioa) eta PGL gas erregaiaren ordez gas naturala jartzeko.
2. Instalazio hori egiteko proiektua –Ángel Casas Bachiller industria ingeniariak sinatua– onestea, eta hamabi hilabete ematea obrak burutzeko.
3. Baimendutako instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.
4. Nedgia Navarra SAri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.
5. Baimen hau ematen da beharrezkoak diren emakidak eta baimenak galarazi gabe, aplikatzekoak diren bestelako xedapenen, sektoreko legeriaren eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzko xedapenen arabera, ukitutako ondasun eta zerbitzuen jabe diren erakunde guztienak barne.
6. Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurkeztutako aurrekontuaren %2ko bermea jarri beharko du Nedgia Navarra SAk. Berme hori Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.
7. Instalazio berriek eta horien muntaketak indarreko araudian ezarritakoa beteko dute.
8. Nedgia Navarra SAk urriaren 7ko 34/1998 Legearen 74. artikuluan ezarritako betebeharrak beteko ditu, zehazki, artikulu horren 1.d) apartatuan ezarritakoa.
9. Behin proiektua eginik, instalazioak zerbitzuan jarri eta hogeita hamar egun igaro baino lehen, Nedgia Navarra SAk Gas Erregaien Banaketari eta Erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta Jarraibide Tekniko Osagarriak (ICG 01 - 11) onesten dituen uztailaren 28ko 919/2016 Errege Dekretuaren 5.7 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan.
10. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari; Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Natur Ingurunearen Zerbitzuari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari; Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari; eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari (Herri-lurren Atala).
11. Ebazpen hau Nedgia Navarra SAri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
12. Ebazpen hau Mendigorriko Udalari, Izarbeibarko Mankomunitateari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
13. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko martxoaren 21ean.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1804001