89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Batzarrak, 2018ko apirilaren 18ko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2/2018 aldaketa aurrekontuan. Kreditu-gehigarria eginen da honako partida hauetan: aplikazio informatikoen gastuak, administrazio elektronikoa eta sistema informatikoa eta Udalaren kudeaketa.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dituzten alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2018ko apirilaren 20an.–Alkatea, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1805344