89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Herri-lurrak desafektatzeko kanona, ekonomia-jardueretarako. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2018ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri-lurrak desafektatzeko kanona, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2018ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1805015