2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Udal bulegoen lan egutegia
152/2018 Dekretua.Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina; eta urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikulua, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena, zeinak ezartzen baitu: “Enpresak urtero eginen du lan egutegia, eta lantoki bakoitzean ikusteko moduan jarriko du haren ale bat”.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat), eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenari jarraikiz (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko asteguneko jaiak).
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskudantziak,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Vianako Udalaren bulegoetan 2018an izanen diren jaiegunen egutegia onestea. Honako hau izanen da:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Uztailaren 23a: Zaindariaren eguna.
Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
Urriaren 12a: Pilareko Andremaria, Espainiako Festa Nazionala.
Azaroaren 1a: Omiasaindu.
Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri.
Bigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Hirugarrena.–Vianako Udaleko bulegoetan, eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 7 ordu eta 20 minutukoa, 217 egiazko lanaldi edo egunetan. Urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izanen da, eta ordutegi orokorra 07:40tik 15:00ak artekoa.
Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko.
Gainerako departamentuek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.
Laugarrena.–Urteko lanordu kopuruan ezarri da uztailaren 24an eta 25ean itxita egonen direla udal bulegoak. Erregistro elektronikoa urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan egonen da erabilgarri.
Bosgarrena.–Magdalena (uztaila) eta Nievako Andremaria (iraila) festetan eman beharreko zerbitzuak, jai egunekotzat hartuko dira ordainsariei dagokienez.
Seigarrena.–Urteko oporrak 2019ko urtarrilaren 15a arte hartu ahalko dira.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Gardentasunaren Atarian eta Vianako Udaleko iragarki oholean argitaratzea, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Vianan, 2018ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L1804155