2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Akats zuzenketa, Hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkian
Akats bat atzeman da Ultzurrungo Kontzejuaren (Ollaran) Hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkian, 2018ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, argitaratutako horretan. Honen bidez, akatsa zuzentzen da, eta jendaurrean egoteko beste epe bat irekitzen.
Hona hemen zuzenketa:
Honako hau dioen tokian: Ultzurrungo Kontzejuaren 6. poligonoko 26. lurzatia.
Honako hau behar du: Ultzurrungo Kontzejuaren 6. poligonoko 16. lurzatia.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea tramitatzen da eta jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Ollaranen, 2018ko apirilaren 13an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1805014