89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Borondatezko birzatiketaren proiektua Arraitz-Orkingo 0.2 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko apirilaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10eko lagapena Udalari dirutan ordaintzeko, Ultzamako Arraitz-Orkingo 0.2 exekuzio unitatean (9. poligonoko 354. lurzatia)” espedientea, Edelwais Aller Gutierrezek eta Jesús M.ª Borda Villanuevak eskaturik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 95.3.b), 96.3.c), 25., 26., 149.-156., 168.-170., 72, 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako. Espresuki aditzera ematen da ezen jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1805163