2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SORLADA
Oihan enkantea: 11.300 pinu
Gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen da ondoko oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko, %10 merkeago:
Lote bakarra.–11.300 pinu, 1.626 metro kubiko bolumena dutenak, eta bolumena guztira (estereoak) 2.580koa aurreikusi da. Hasierako prezioa: 13.170,60 euro.
Proposamenak, baldintza ekonomiko-administratiboen agirian finkatu diren ereduen araberakoak, 263,41 euroko behin-behineko fidantzarekin batera, Sorladako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, 2018ko maiatzaren 24ko 12:00ak baino lehen. 2018ko maiatzaren 31n irekiko dira gutun-azalak, Sorladako Udaletxean, 11:00etan.
Gainerako baldintza ekonomiko eta administratiboak Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.
Sorladan, 2018ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Joaquín Lana Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1806030