89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2018ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak ondotik ematen diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen zerrenda onestea erabaki zuen 2017ko abenduaren 21ean egin bilkuran eta, orobat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin. Hasierako onespena 2018ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an. Horren ondotik, espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek indarra hartuko dute iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Garesen, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ZERGAK

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,38 izanen da.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,80 izanen da.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,60.

–Ekonomia jardueren gaineko zerga: %1,24.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: %14,42. (2018ko martxoaren 15eko osoko bilkurako erabakiaren bidez aldatua, abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legera egokitzeko).

  • 1etik 5 urtera bitarte: %2,83.
  • 10 urte bitarte: %2,73.
  • 15 urte bitarte: %2,73.
  • 20 urte bitarte: %2,73.

–Hirigintzako aprobetxamendu unitatea, %10ari dagokionez: 245,82 euro.

PREZIO PUBLIKOAK

1.–Ordenantza, Zenbait prezio publiko arautzen dituena (2008ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 3koa; aldatua: 2014ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa).

–Udalaren titulartasuneko higiezinak edo lokalak erabiltzeagatik:

–Erabilera anitzeko gela, batzorde aretoa:

  • Ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 6,70 euro.
  • Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin: 9,60 euro.
  • Taldeen jarduerak (2 euro lagun/hilabetea): 2,00 euro.

–Vínculo etxea:

  • Zeremonia zibilak egiteko (ezkontzak, etab.):
  • Garesen erroldaturik ez daudenentzat: 120,00 euro.
  • Garesen erroldaturik daudenentzat (bat bakarra): 20,00 euro.
  • Erakusketa aretoa (iraupena, 3 aste nonbait hor): 106,00 euro.
  • Mintzaldi aretoa, ordu edo horren zatiki bakoitzeko: 9,60 euro.

–Eskualdeko ikastetxea (eskola ordutik kanpo). Gela bakoitzeko.

  • Ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 6,70 euro.
  • Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin: 9,60 euro.

–Kiroldegiko pabilioia:

Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko tasa arautzen duena (2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa).

  • Pista osoa, orduko: 23,00 euro.
  • Pista erdia, orduko: 13,00 euro.
  • Taekwondo aretoa, orduko: 13,00 euro.
  • Dutxa erabiltzea: 2,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (10 lagun, gehienez): 15,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (20 lagun, gehienez): 20,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (mugarik gabe): 25,00 euro.

–Zamariain pilotalekua

Ordenantza fiskala, Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantza fiskala (2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa).

  • Kantxa, argirik gabe, orduko: 3,60 euro.
  • Zati baterako argiaren fitxa, orduko: 1,50 euro.
  • Kantxa osorako argiaren fitxa, orduko: 3,00 euro.
  • 8 partaide baino gehiagoko jarduera, orduko: 7,50 euro.
  • Urtebetetzerako erreserba, orduko: 3,60 euro.

Urtebetetzerako erreserbetan, 40 euroko fidantza emanen da, baimena eskatzen denean.

2.–Ordenantza fiskala, Musika eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituena (2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa).

–Udalaren Musika Eskola:

UDALAREN DIRU-LAGUNTZA DUTEN
UDALERRIETAKO IKASLE OFIZIALAK

URTEKO
KUOTA

Musika eta Mugimendua (4 - 6 urte bitarteko ikasleak)

120,50 euro

Musika-hizkuntza (edo Harmonia)

134,00 euro

Musika tresna 30’ edo Kantua

241,00 euro

Musika tresna 45’ (aukerako minutuak, diruz lagunduak)

361,50 euro

Musika tresna 45’ (aukerako minutuak, diruz lagundu gabeak)

482,00 euro

Abesbatza edo Banda

48,00 euro

Konboa edo Fanfarrea (ikasle kopuruaren arabera)

85,00 euro

Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP)

482,00 euro

UDALAREN DIRU-LAGUNTZARIK EZ DUTEN
UDALERRIETAKO IKASLE OFIZIALAK

URTEKO
KUOTA

Musika eta Mugimendua (4 - 6 urte bitarteko ikasleak)

241,00 euro

Musika-hizkuntza (edo Harmonia)

268,00 euro

Musika tresna 30’ edo Kantua

482,00 euro

Musika tresna 45’

723,00 euro

Abesbatza edo Banda

96,00 euro

Konboa edo Fanfarrea (ikasle kopuruaren arabera)

170,00 euro

Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP)

964,00 euro

–Matrikulazioa:

  • Izena emateko eskubideak eta tasa akademikoa: 10 euro.
  • Ikasgaiak: 15 euro bakoitza.

3.–Ordenantza, Udalaren lanabesak, makineria eta beste mailegatzea arautzen duena (2011ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 4koa).

–Mahaiak: 3 euro/eguna/unitatea.

–Aulkiak: 0,50 euro/eguna/unitatea.

–Agertokia: 75 euro/eguna.

–Hesiak, seinaleak: 10 euro/eguna/unitatea.

Salbuespenak:

Udalaren titulartasuneko higiezinak edo lokalak erabiltzean edo kultur eta kirol ekintzetan edo udal batzorderen batek babesturikoetan, Udala antolatzaileen laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek uzten dizkienean ez dira prezio publiko horiek ordaindu beharko, eta berdin beste udalekin edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeekin, mota horretako ekintzetan.

4.–Ordenantza fiskala, Kirol instalazioak erabiltzeko tasa arautzen duena (2013eko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa).

–Denboraldiko abonamendua:

  • 0tik 3 urte bitartekoak: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urte bitartekoak: 42,00 euro.
  • 12tik 17 urte bitartekoak: 47,00 euro.
  • 18tik 64 urte bitartekoak: 62,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 42,00 euro.

–Hileko abonamendua (datatik datara):

  • 0tik 3 urte bitartekoak: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urte bitartekoak: 26,00 euro.
  • 12tik 17 urte bitartekoak: 31,00 euro.
  • 18tik 64 urte bitartekoak: 36,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 26,00 euro.

–Hamabostaldiko abonamendua:

  • 0tik 3 urte bitartekoak: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtea bitartekoak: 35,00 euro.
  • 12tik 17 urte bitartekoak: 40,00 euro.
  • 18tik 64 urte bitartekoak: 45,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 35,00 euro.

–Eguneko sarrerak:

  • 0tik 3 urte bitartekoak: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urte bitartekoak: 4,50 euro.
  • 12tik 17 urte bitartekoak: 5,50 euro.
  • 18tik 64 urte bitartekoak: 6,50 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 4,50 euro.

–Azken ordua (18:00etatik 20:00etara): 2,00 euro.

–Kenkariak:

  • Minusbaliatuek: gutxienez ere %33ko minusbalioa dutela frogatzea. %50 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.
  • Langabeen edo 18 urtetik beherako seme-alaben kasuan, horien gurasoak biak langabezian badaude edo familia gurasobakarrak badira eta zaintza eta jagoletza duen ezkontidea langabezian badago: langabeziaren txartel eguneratuarekin frogatuko du eta, kasua bada, familiaren egoerari buruzko zinpeko aitorpenarekin. %30 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.
  • Familia ugarien kasuan: familia ugariaren txartelarekin frogatuko da. %20 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.
  • Gutxienez 20 laguneko taldeak, herritik kanpokoak: 3,00 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
  • 50 lagunetik gorako taldeak, herritik kanpokoak: 2,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.

Kenkaria eskuratu ahal izateko, behar den eskaera aurkeztu beharko diote Udalari eta horrek erabakiko du eman edo ez. Ezin dira bi kenkari edo gehiago batera aplikatu.

TASAK

Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena (2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa)

I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

–Lurrean: 226,15 euro.

–Nitxoan: 171,55 euro.

–Errautsak: 72,60 euro.

–Panteoian: 226,15 euro.

II. epigrafea.–Hobitik ateratzea.

–Hilotzak: 225,00 euro.

–Gorpuzkiak (lurretik, nitxotik eta panteoitik):

  • Batenak: 151,25 euro.
  • Batzuenak (bakoitzeko): 78,65 euro.

–Gorpuzkiak erraustea:

  • Identifikaziorik gabe: 61,38 euro.
  • Identifikazioarekin: 184,15 euro.

III. epigrafea.–Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa.

–Lurreko hilobiak:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
  • Luzapena, 10 urterako: 250,00 euro.

–Nitxoan:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
  • Luzapena, 10 urterako: 250,00 euro.
  • Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 20,00 euro.

–Kolunbarioan:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 163,50 euro.
  • Luzapena, 10 urterako: 109,00 euro.
  • Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 11,00 euro.

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren,
lurgainaren eta lurpearen erabilpen pribatiboa
edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena
(2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 3koa)

Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

–Mahaiak, aulkiak, beladoreak (m² edo zatiki bakoitza): Ordenantza, 2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 4koa:

  • Urte osoa:
  • Mahai eta aulkiak: 20,00 euro.
  • Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak: 23,00 euro.
  • Upelak, lore askak, beste batzuk: 10,00 euro.
  • Udako denboraldia (martxoaren 15etik urriaren 31ra):
  • Mahai eta aulkiak: 16,50 euro.
  • Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak: 19,50 euro.
  • Upelak, lore askak, beste batzuk: 8,25 euro.

–Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko: Ordenantza, 2016ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa:

  • Finkoak ez direnak, egun bakoitzeko: 10,00 euro.
  • Finkoak, hiruhileko bakoitzeko (larunbatak/7 m): 100,00 euro.
  • Piperrak (3 hilabete/12 x 8 m): Ordenantza, 2013ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa: 250,00 euro.

–Azoka txikiak (bestetan):

  • Baimenduak, saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko: 2,50 euro.
  • Baimenduak, saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,00 euro.
  • Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko: 3,00 euro.
  • Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,50 euro.
  • Atrakzioak (zaldiko-maldikoak, puzgarriak...):
  • 50 m² bitarte (euro/eguna): 60,00 euro.
  • 51tik 100 m² bitarte (euro/eguna): 75,00 euro.
  • 100 m²-tik goiti (euro/eguna): 105,00 euro.

Festetan, kalez kaleko salmenta denean, 20 euroko fidantza emanen da, baimena eskatzen denean.

–Bestelako aprobetxamenduak: aldamioak, edukiontziak... (6,00 euro, gutxienez):

  • Kutxazain automatikoak, urtean: 120,00 euro.
  • Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 60,75 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,55 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 6,00 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 60,00 euro.

Zorugaineko aprobetxamendu bereziak.

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,10 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,15 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,60 euro.

Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontziko, m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 2,15 euro.

–Gasa, argindarra eta telekomunikazioak banatzeko sareen instalazio eta aprobetxamenduengatik, metro lineal bakoitza eta urtean: 1,65 euro.

–Bertze aprobetxamendu batzuk, m² edo zatiki bakoitza:

  • m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,10 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,15 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,60 euro.

Organización Nacional de Ciegos Españolesen kioskoak tasak ordaintzetik salbuetsita daude.

Eremu publikoa okupatzeko tasa zein kasutan ez den ordaindu behar:

Garesko kultur, gizarte eta ongintzako elkarteak, irabazi-asmorik gabekoak.

Informazio, pedagogia, zientzia, laguntza edo enplegu kanpainetan, irabazi-asmorik gabeko elkarteek egiten dituzten okupazioak, haien jarduerarekin ikustekoa badute eta salmentarik, merkataritzarik, negoziorik edo transakziorik gabe egiten badira.

Aspalditik egin diren kanpainak ongintzarako dirua biltzeko (Gurutze Gorria, minbiziaren kontrako kanpaina, HIESaren kontrako kanpaina, etab.), eremu publikoa okupatzea badakarte.

Garesko Udalak babestuta edo sustatuta bide publikoan egiten diren jarduerak, entitate edo elkarte pribatuek antolatzen badituzte.

Ordenantza fiskala, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena (2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa)

Tramitazio administratiboak:

1.–Ziurtagiriak:

a) Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 1,50 euro.

b) Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 3,50 euro.

2.–Txostenak: 16,50 euro.

Horri gehituko zaio udal funtzionarioak hura prestatzeko eman duen denbora, Nafarroako Gobernuak onetsitako lansarien taulei jarraituz.

3.–Konpultsak:

a) Konpultsa: 0,40 euro.

b) Kopia konpultsatua: 0,60 euro.

4.–Fotokopiak:

a) DIN A4 kopia:

–Zuri-beltzean: 0,10 euro.

–Koloretan: 0,20 euro.

b) DIN A3 kopia:

–Zuri-beltzean: 0,15 euro.

–Koloretan: 0,25 euro.

5.–Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.

6.–Planeamenduaren CDaren kopia: 15,00 euro.

7.–Espedienteen tramitazioa:

Ezkontza zibila: 70,00 euro.

b) Ezkondu gabeko bikote egonkorrak: 20,00 euro (inskripzio bakoitzeko). Ordenantza, 2001eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa.

c) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: 45 euro. Ordenantza, 2014ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa.

d) Arma txartelak: 9,00 euro.

e) Egoiliar-txartela: 0,00 euro, salbu eta galdu bada: 5,00 euro. Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa; aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).

f) Minusbaliotasunaren txartela: 0,00 euro. Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa; aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).

Hirigintzako tramitazioak.

–Obra lizentziak tramitatzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,35, eta gutxienez 6,50 euro.

–Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea:

  • Egituraz kanpokoa: 96,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
  • Egiturazkoa: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Plan bereziak eta plan partzialen tramitazioa, aldaketa eta ebazpena: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Xehetasun azterlanen tramitazioa eta ebazpena: 96,00 euro.

–Birzatiketa proiektuen tramitazioa, etxebizitzen m² eraikigarri bakoitzeko: 2,05 euro. Gutxienekoa izanik 290,00 euro.

–Urbanizazio proiektuak tramitatzea, partikularrek eskaturik tramitatuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,24.

–Lurzatiak banantzeko lizentzien tramitazioa, ateratzen den lurzati bakoitzeko: 85,00 euro.

–Baimen administratiboa banaketa horizontalerako: 85,00 euro.

–Hirigintzako kontsulten tramitazioa: 85,00 euro.

–Hirigintza zedulak (Ordenantza, 2008ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa): 9,00 euro.

–Udal arkitektoaren ikuskapen txostena, obrek bat egiten dutela aurkeztutako proiektuarekin egiaztatzeko (lehenbiziko aldiz okupatzeko lizentzia edo bizigarritasun zedula behar ez duten obretan: igerilekuak, murruak, etxolak eta abar): 65,00 euro.

–Jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen txostena:

AZALERA

SAILKATUA

KALTEGABEA

50 m² gehienez

275,00 euro

135,00 euro

50 m²-tik 100 m²-ra bitarte

310,00 euro

155,00 euro

100 m²-tik 250 m²-ra bitarte

345,00 euro

172,50 euro

250 m²-tik 500 m²-ra bitarte

395,00 euro

197,50 euro

500 m²-tik gora

450,00 euro

225,00 euro

–Ikuskapena eta txostena Udalaren ondarearen gaineko kalteei buruz, bakoitzeko: 95,00 euro.

–Ikuskapena eta txostena eraikinei buruz haien segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapena aurri egoeraren espedienteetan:

  • Gutxieneko prezioa: 1,5 h / 175,00 euro.
  • Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 12,00 euro.

–Kanpoko teknikari eskudun baten ikuskapena eta txostena: txostenaren kostua kobratuko da.

–Obrak egiteko aginduak: obra lizentziaren tasaren zenbateko bera.

–Betearazpen subsidiarioak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %122.

–Jarduerak hastea:

  • Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenak:
  • Jarduera sailkatua hasteko edo handitzeko aitorpen bakoitzeko: Urteko EJZren kuotaren %100eko zerga izanen dute, gehi kanpoko txostenaren kostua hura eskatzea beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen denean (Ganasa, esaterako), eta gutxienez 130,00 euro.
  • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza: 130,00 euro.
  • Jarduera kaltegabearen erantzukizuneko aitorpena:
  • Erabilera aldatzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Lehen aldiz erabiltzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza: 95,00 euro.
  • Jarduera birdefinitzea (taberna, kafetegia):
  • Birdefinizio bakoitza: 130,00 euro.

–Eraikuntzako hondakinak jaso eta kudeatzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,5, eta gutxienez 6,00 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak (betiere etxebizitza unitate bakoitzari buruz): Ordenantza, 2001eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa.

–Eraikin berriak: etxebizitzatako hiri-unitate bakoitzeko: 186,00 euro.

–Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 127,00 euro.

–Erabileraren aldaketak, etxebizitzen sorrera: 127,00 euro.

Azterketa eskubideak: Ordenantza, 2013ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 3koa.

–Funtzionarioaren edo lan-kontratudun finkoaren lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko:

LANPOSTUAREN MAILA

KUOTA

A

25 euro

B

18 euro

C

12 euro

D eta E

6 euro

–Ordezkapenen zerrenda eratzeko hautaprobak egiteko:

LANPOSTUAREN MAILA

KUOTA

A

12 euro

B

9 euro

C

6 euro

D eta E

3 euro

Salbuespenak:

–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

–Hautaproben deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Herri-lurretako aprobetxamenduak: Ordenantza, 2015eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 7koa.

APROBETXAMENDUAK
(prezioak erreguko)

URTEKO
PREZIOAK

Laborantzako loteak: Lehentasuna duten herritarrendako, lehorreko lurra

9,46 euro

Laborantzako loteak: Lehentasuna duten herritarrendako, ureztalurra

19,25 euro

Laborantzako loteak: Herritarrendako zuzeneko esleipena, lehorreko lurra

17,02 euro

Laborantzako loteak: Herritarrendako zuzeneko esleipena, ureztalurra

34,66 euro

Laborantzako loteak: Enkantea, lehorreko lurra

17,02 euro

Laborantzako loteak: Enkantea, ureztalurra

34,66 euro

Familia-baratzeak: Herritarrendako zuzeneko esleipena

47,18 euro

BAZKALEKUAK

Herritarrendako zuzeneko esleipena: Santa Agueda

623,60 euro

Herritarrendako zuzeneko esleipena: Nequeas

5.358,24 euro

Herritarrendako zuzeneko esleipena: Larrandia

1.383,42 euro

Herritarrendako zuzeneko esleipena: El Monte

1.393,85 euro

Enkantea: Santa Agueda

623,60 euro

Enkantea: Nequeas

5.358,24 euro

Enkantea: Larrandia

1.383,42 euro

Enkantea: El Monte

1.393,85 euro

Aprobetxamenduaren errentamenduagatik ordaindu beharreko kanona urtero eguneratuko da aprobetxamenduaren lehenengo urtetik hasita. Horretarako, nekazarien kasuan, haiek jasotako prezioek aurreko urtean izandako aldaketa gehitu eta metatuko da (laborantzako lurzatien aprobetxamenduari aplikatzeko); eta abeltzainen kasuan, haiek jasotako prezioek jasandakoa (larreen aprobetxamenduari aplikatzeko). Halakorik ezean, kontsumorako prezioetan izandako aldaketa (KPIa) aplikatuko da, hori zehazten baita prezio horri aplikatuta erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako ehuneko-indizea.

Iragarkiaren kodea: L1804005