89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzeko ordenantzan.
Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2018ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Agiriak luzatu eta tramitatzeko udal ordenantzan, eranskinean jasotako edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2018ko apirilaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

p) Obra-lizentzia/Erantzukizunpeko adierazpena tramitatzeko tasa: 30 euro.

q) Eginbide poliziala egiteko tasa: 60 euro.

r) Txosten poliziala egiteko tasa: 30 euro.

s) Hirigintza-txostena egiteko tasa: 50 euro.

–Ziurtagirien tasa aldatzen da: euro 1.

Iragarkiaren kodea: L1805081