89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2018ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantzan, eranskinean jasotako edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek agintzen duenez, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

1. ERANSKINA

Tarifak

a) Noizbehinkako merkataritza, jai eta ferietan: 2 euro/m²/eguna.

b) Merkataritza merkatu txikietan, aldizkakotasuna eta tokiak aldez aurretik erabakita:

–Urteko baimena: 23,63 euro/metroa/hiruhilekoa.

–Behin-behineko saltokiak: 3,03 euro/metroa/eguna.

c) Herriz herriko merkataritza denda-ibilgailuetan (txurro dendak, ogitartekoen dendak eta abar):

–50 m²-raino: 7 euro/eguna.

–50 m²-tik gora: 15 euro/eguna.

Iragarkiaren kodea: L1805023