89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Piperoen ordenantzan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2018ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Piperoen ordenantzaren 4. artikuluan eta eranskinetan, ondoan jasotako edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek agintzen duenez, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

4D) Alokatze-kontratuaren kopia aurkeztuko da. Bertan, edo horri erantsita, interesdunen datuak agertuko dira, piperoa egoki erabiltzearen arduradunenak alegia. Halaber, honako hauek eduki behar dira lokalean udaltzainen edo udal teknikarien ikuskapenetarako: aipatu kontratuaren kopia, piperoa erregistratu izanaren ebazpena eta aseguru-poliza eta horren ordainagiri eguneratuaren kopia.

4E) Erregistratu baino lehen, udal teknikariei utziko zaie sartzen instalazioetara, txostena egiteko. In situ egiaztatuko dute jabeak aurkezturiko txosten tekniko kualifikatuan jasotzen dena, eta betetzen ote den ordenantza honek agintzen duena.

1. ERANSKINA

Prezio publikoa

Tramitatzeko eta piperoa erregistratzeko tasa 151,76 euro dira.

Oharra: txosten bat baino gehiago egin behar badira, 50 euro ordainduko dira udal teknikariak eman beharreko ordu bakoitzeko, eta azterketa edo neurketa guztien gastuak ordaintzeko eskatuko da. Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aplikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1805022