2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2018ko Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoen Arau Erregulatzaileetan izandako aldaketak. Hasiera bateko onespena
Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2018ko maiatzaren 3an:
Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko apirilaren 24an hartutako erabakia, zeinaren bidez 2018. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua onesten baita, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/90 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1.–Hasiera batez onestea honako tributu hauen ordainarazpena arautzen duten Ordenantza Fiskalen indarreko testuetan edota Tarifa-eranskinetan egindako aldaketak:
• Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
• Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
• Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta bideratzeko tasak.
2.–Hasiera batez onestea ondoan zerrendatzen diren zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituzten arau eta tarifa-eranskinetako indarreko testu eta tarifetan egindako aldaketak:
• Udalak edo udal-erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- eta gizarte-arloetako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretarako sarrerak, izen-emateak edo matrikulak.
3.–Espedientea jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan iragarrita, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Aldizkarian noiz argitaratu eta hortik aitzina.
Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da jendaurreko epean erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, testu bateginarekin batera.
Espedientea ikusgai dago Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206).
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, bi mila eta hemezortziko maiatzaren 4an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1806004