89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2018ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Bertan hartzen dira Otsagabiko Udalaren aurrekontua eta “Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua” izeneko erakunde autonomoarena.

Iragarkia 2018ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondorengo jendaurreko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren laburpena argitaratzen. Hona hemen:

OTSAGABIKO UDALA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 95.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 95.210,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 284.480,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 42.101,50 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 3.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 261.080,70 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 145.042,80 euro.

Guztira: 941.215,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 158.510,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
239.705,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.700,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 19.300,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.000,00 euro.

Guztira: 941.215,00 euro.

ZARAITZUKO IBAXA ZAHAR ETXEAREN PATRONATUA

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 577.204,96 euro.

Guztira: 577.204,96 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 418.328,46 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 158.376,50 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500,00 euro.

Guztira: 577.204,96 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.

Otsagabian, 2018ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1805011