89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasa (pasabideak). Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez Noain Elortzibarko bizilagunei aditzera ematen zaie pasabideen 2018. urteko tasa borondatez ordaintzeko epea 2018ko apirilaren 1ean hasiko dela eta bukatu, berriz, 2018ko maiatzaren 15ean.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe eta gehienez ere %20ko errekarguarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2018ko apirilaren 9an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1805079