89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa Udalaren kirol instalazioen prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2018ko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udalaren kirol instalazioen prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Udalaren kirol instalazioen prezio publikoa arautzen duen ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2018ko apirilaren 17an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1805110