89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Tituluak, ohoreak eta goraipamenak emateko Erregelamendua. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2018ko apirilaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Tituluak, ohoreak eta goraipamenak emateko Monteagudoko Udalaren Erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipaturiko erregelamendua behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2018ko apirilaren 17an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1805094