2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen portzentajeak eta karga tasak 2018rako. Behin betiko onespena
Milagroko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2018ko ekitaldiko portzentajeak eta karga tasak. 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2018ko ekitaldiko portzentajeak eta karga tasak behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Milagron, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
2018KO ZERGA, TASA ETA PREZIO PUBLIKOAK
2018ko udal zergak
IZENA | 2018 |
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa | %0,388, katastroko balioaren gainean |
Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa | %0,80, katastroko balioaren gainean |
JEZa | Tarifen %1,40 |
EIOZa. Obra gauzatzeko aurrekontua (OGA) | OGAren %4,70 |
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga | Lege berriak ezarriko duena |
2018ko tasa eta prezio publikoak
IZENA | 2018 |
33001.–AGIRIAK LUZATZEA |
DIN A4 tamainako fotokopiak | 0,30 euro bakoitza |
DIN A3 tamainako fotokopiak | 0,35 euro bakoitza |
Ziurtagiriak eta konpultsak | 2,00 euro bakoitza |
Agirien kopiak edo bikoizketak | 2,00 euro bakoitza |
Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak | 5,20 euro bakoitza |
Jarduera sailkatuaren espedienteak | 520,00 euro bakoitza |
Irekitzeko lizentziaren espedienteak | 102,00 euro bakoitza |
Hirigintzako espediente partikularrak | 415,00 euro bakoitza |
Taxiaren lizentzia | 206,00 euro urtean |
Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia | 156,00 euro |
Ezkontza zibila egitea | 75,00 euro |
Bereizteko edo elkartzeko lizentzia | 60,00 euro |
Eraikina ikuskatzea, errekerimendu pribatuz | 50,00 euro |
Hirigintzako txostena, errekerimendu pribatuz | 60,00 euro |
330071.–UR HORNIDURA |
Hiruhilekoko kuota finkoa | 10,80 euro kontagailuko |
Etxeko kontsumoa | 0,54 euro/m³ |
Industriako kontsumoa | 0,88 euro/m³ |
Saneamendu saria | NILSAren tarifa ofiziala |
Lotunerako eskubideak | 162,00 euro + BEZa |
330072.–ESTOLDERIAREN TASA |
Hiruhilekoko kuota finkoa | 3,25 euro |
Sarera isurtzeko tasa, etxekoa | 0,225 euro/m³ |
Sarera isurtzeko tasa, industriakoa | 0,225 euro/m³ |
Saneamendu saria | NILSAren tarifa ofiziala |
Lotunerako eskubideak | 162,00 euro + BEZa |
33020.–IBILGAILUAK ETA MAKINERIA LAGATZEA |
Atzerako hondeamakina | 48,00 euro orduko + BEZa |
Dumperra | 24,00 euro orduko + BEZa |
Konpresorea | 34,00 euro orduko + BEZa |
Traktorea | 31,00 euro orduko + BEZa |
Motoponpa | 27,50 euro orduko + BEZa |
Eskuko trinkogailua | 21,50 euro orduko + BEZa |
Bibragailu-arrabola | 28,00 euro orduko + BEZa |
Plataforma jasotzailea | 17,00 euro orduko + BEZa |
Peoiaren lanordua | 20,00 euro orduko + BEZa |
Ofizialaren lanordua | 25,00 euro orduko + BEZa |
35104.–PLAZAKO MERKATU TXIKIA |
Saltokia (4 metro bitarte) | 12,30 euro eguneko |
Gainerako metro bakoitzeko | 4,20 euro eguneko |
35118.–ZORUA, ZORUGAINA ETA ZORUPEA OKUPATZEA |
IBERDROLA | Hitzarmenaren arabera |
TELEFÓNICA | Hitzarmenaren arabera |
GAS NAVARRA | Hitzarmenaren arabera |
RETENA-TENARIA | Hitzarmenaren arabera |
BERTZELAKOAK | Fakturazioaren %1,5 |
35104.–EREMU PUBLIKOA OKUPATZEA |
Establezimenduetako terraza (fatxada x 2 m/hondoa) | 0,10 euro/m² eguneko |
Litxarreria eta antzekoen salmenta automatikorako aparatuak | 9,30 euro eguneko |
Kalez kaleko salmenta, festetan | 4,40 euro eguneko |
Umeendako atrakzioak edo barrakak, AIFNAren hitzarmenetik kanpo |
4 metro koadro bitartekoak | 22,60 euro metroko, egunean |
4 metro koadrotik 50era bitartekoak | 17,30 euro metroko, egunean |
50 metro koadrotik 100era bitartekoak | 9,30 euro metroko, egunean |
100 metro koadrotik gora | 8,20 euro metroko, egunean |
Talka egiteko autoak | 1.125,00 euro feriako |
Txurro, saltxitxa, izozki eta abarren saltokiak | 62,00 euro feriako |
35104.–OBRETARAKO LURZORUA OKUPATZEA |
Obra hondakinak eta eraikuntzako materialak | 0,23 euro/m² eguneko |
Garabia | 5,30 euro eguneko |
35201.–PASABIDEAK |
Izena | 2018 |
Pasabiderako urteko lizentzia | 65 euro |
35201.–HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUA |
Ureztatzeko lurzatia | 53,00 euro |
Lehorreko lurzatia | 22,00 euro |
HILERRIA |
Hilerriko nitxoen salmenta | 630 euro + BEZa |
Hilerriko errauts-kutxategien salmenta | 265 euro + BEZa |
KULTUR ETXEA ETA GIZARTE ETXEA |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak.2 ordu baino gutxiago | 60 euro |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak. Egun erdia | 205 euro |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak. Egun osoa | 258 euro |
Ekitaldi politikoak hauteskundeetatik kanpo | 158 euro |
Ekitaldi politikoak, hauteskundeetan | 0,00 euro |
Kultur ekitaldi hitzartuak | 0,00 euro |
Zinema: adin nagusikoen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 3,00 euro |
Zinema: adingabeen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 2,00 euro |
Antzerkia: adin nagusikoen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 5,00 euro |
Antzerkia: adingabeen sarrera (gutxi gorabeherakoa) | 3,00 euro |
Irabazi asmoa duten erakusketak. Interesdunaren konturako zaintzailearekin | 21,00 euro eguneko |
Irabazi asmoa duten erakusketak. Zaintzailerik gabe | 31,00 euro eguneko |
Norbanakoek edo entitateek antolatutako ekitaldiak, sarrera ordaindu beharrekoak | 260 euro saioko |
Kultur Etxeak antolatutako ikastaroak (pintura, ehoziriak, etab.) | 1,50 euro, orduko |
Gizarte Etxeko elkargunea | 5,00 euro hilean |
PILOTALEKUA-KIROLDEGIA |
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak | 515 euro saioko |
Ekitaldi politikoak hauteskundeetatik kanpo | 260 euro |
Kirol ekitaldi hitzartuak | 0,00 euro |
Norbanakoek edo entitateek antolatutako ekitaldiak, sarrera ordaindu beharrekoak | 260 euro saioko |
HILEKO KUOTA | 2018-2019 IKASTURTEA |
UDALAREN MUSIKA ESKOLA |
Matrikula | 25,00 euro |
HAURRAK |
Haurtzaindegi musikala | 22,50 euro |
Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. maila eta Prestakuntzakoa (4, 5, 6 eta 7 urte) | 34,00 euro |
1.a, 2.a, 3.a, 4.a eta Sarbidea (8, 9, 10, 11 eta 12 urte) Musika tresna 1 | 56,00 euro |
1.a, 2.a, 3.a, 4.a eta Sarbidea (8, 9, 10, 11 eta 12 urte) 2 musika tresna | 67,00 euro |
Sarbidea (musika tresna 1 eta Musika Hizkuntzaren ordu 1) | 50,00 euro |
HELDUAK |
Taldekako eskola, Musika Hizkuntza gabe | 34,00 euro |
Bakarkako eskola (45 minutu), Musika Hizkuntza gabe | 45,00 euro |
Bakarkako 2 musika tresna, Musika Hizkuntza gabe | 57,00 euro |
Bakarkako musika tresna (40 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 40,00 euro |
Bakarkako musika tresna (35 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 35,00 euro |
Bakarkako musika tresna (30 minutu) Musika Hizkuntza gabe | 30,00 euro |
Musika Hizkuntza + bakarkako musika tresna | 51,00 euro |
Musika Hizkuntza musika tresnarik gabe Astean ordubete | 30,00 euro |
Hileko kuotetan %20ko deskontua aplikatuko da, familia unitate bereko 3 kide ikasle direnean |
KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA
KIROL INSTALAZIOKO BAZKIDEA HIRUHILEKOKO KUOTA | 2018 |
0 - 9 urte | 0,00 euro |
10 - 13 urte | 22,00 euro |
14 - 17 urte | 27,00 euro |
18 urtetik aitzina | 37 euro |
EGUNEKO SARRERA KIROL INSTALAZIOETAN | 2018 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 13 urte | 2 euro |
14 - 17 urte | 3 euro |
18 urtetik aitzina | 4 euro |
INSTALAZIOAK ALOKATZEA (ordu bat, Milagroko Udalak baimenduta) | 2018 |
Bazkideak | 33 euro |
Bazkide ez direnak | 33 euro + eguneko sarrera |
HILEKO KUOTA, ENPRESEK EMATEN DITUZTEN JARDUERETAN |
Udalaren eta enpresen arteko akordioaren arabera |
UDAKO DENBORALDI OSOKO ABONAMENDUA IGERILEKU PUBLIKOETAN | 2018 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 9 urte | 22 euro |
10 - 13 urte | 30 euro |
14 - 17 urte | 41 euro |
18 urtetik aitzina | 42 euro |
30 EGUNEKO ABONAMENDUA | 2018 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 9 urte | 14 euro |
10 - 13 urte | 16 euro |
14 - 17 urte | 20 euro |
18 urtetik aitzina | 21 euro |
15 EGUNEKO ABONAMENDUA | 2018 |
0 - 5 urte | 0,00 euro |
6 - 9 urte | 9,50 euro |
10 - 13 urte | 10,50 euro |
14 - 17 urte | 14,50 euro |
18 urtetik aitzina | 15,50 euro |
Padel pistaren erabilera:
–4,00 euro orduko (arrunta).
–5,00 euro orduko, argiarekin.
Prezio bereziak
65 URTETIK GORAKOAK EDO ERRETIRODUNAK | 2018 |
Kirol instalazioko bazkidea Hiruhilekoko kuota | 10 euro |
Igerileku publikoetako bazkidea, udako denboraldia | 10 euro |
ARAU OSAGARRIAK
–Kirol instalazioetako bazkide egiteak (*) bertako bazkide gisa gutxienez ere 6 hilabete irautera derrigortzen du. Epe honetan bazkideak ezin izanen du baja eman abonatu gisa.
–Hiruhilekoko kuota bertzerik gabe berrituko da, baldin eta ez bada adierazten abonatu izateari uzteko nahia. Horretarako eskabidea aurkeztu behar da udal bulegoetan, hiruhilekoa amaitu baino 15 egun lehenago.
–%20 beherapena udako abonamenduan eta bazkidearen kuotan, familia ugariaren txartel indarduna aurkeztu gero.
(*) Pilotalekua-kiroldegia eta igerileku publikoak joko dira kirol instalaziotzat.
Iragarkiaren kodea: L1803943