2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: NILSA. Jarduera: Meozko hondakin uren tratamendua. Tokia: 7. poligonoko 208., 211., 363., 362., 285. eta 292. lurzatiak, Longida (Nafarroa).
Longidan, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L1805075