89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea

Imozko Udaleko alkateak, 2018ko apirilaren 17an, 22. Ebazpena eman zuen, ezkontza zibilari buruzkoa, ondoko hauekin bat: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Foru Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin.

Lehena.–Alfredo Alzueta Unzue udal honetako zinegotziaren esku uzten da aipatutako ezkontza zibila egiteko eskumena. Eskumen horrek ebazpen hau sinatzen denetik aurrera izanen du indarra.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Imotzen, 2018ko apirilaren 17an.–Alkatea, José Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1805102