2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Berrotza karrikako 1, 3 eta 5eko eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko. Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko apirilaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia hiriko Berrotza kaleko 1, 3 eta 5eko eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko, Berrotza kaleko 1, 3 eta 5eko jabekideen erkidegoak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lizarran, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1805098