2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun azterketa, Hirigintzako Udal Planeko 1. POEko M3A etxe-sailean. Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko apirilaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa Hirigintzako Udal Planeko 1. POEko M3A etxe-sailean (Tejería kalea), baina, bakarrik, 2054., 2055., 2056. eta 2057. lurzatien tipologia aldatuta. Sustatzailea Francisco Javier Carnicer Bustindui da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lizarran, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1805096