89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Kamera bidezko kontrolarekin, hirigune historikora eta komertzialera ibilgailuen sarbide sistema arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kamera bidezko kontrolarekin, Lizarrako hirigune historikora eta komertzialera ibilgailuen sarbide sistema arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1805061