89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergan 2018an aplikatzeko koefiziente eta zerga-tasetan.
Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2018ko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergan 2018an aplikatzeko koefiziente eta zerga-tasetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergan 2018an aplikatzeko koefiziente eta zerga-tasen aldaketa behin betiko onetsi, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1805072