89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga-tasak 2018rako

Bargotako Udalak, 2018ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen zerga-tasa berriak onestea Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako. Koefizienteak abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legean aurreikusitako gehienekoak izanen dira, sortzealdi guztietan; eta karga-tasa, %15.

Erabakiak ondorioak izanen ditu iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2018ko apirilaren 16an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1805083