89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa, udal eremuan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Artziko Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Artzibarko udal eremuan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, aitzinetik iragarkia 2018ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 23an, eta udal honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Jarraian, argitara ematen da aipatutako ordenantzaren 30. artikuluan egindako aldaketaren behin betiko testua:

“30. artikulua. Udalak bere udal-mugartean toponimiari buruzko ikerketak eta horien zabalkundea sustatuko ditu. Halaber, toponimoak erabiliko ditu honako hauek izendatzeko: kaleak, plazak, eraikinak eta bestelako hiri-elementuak, bai eta mota guztietako entitateak ere. Horretarako, Toponimia Ofiziala izanen du oinarri, eta Euskaltzaindia izanen da Udalaren organo aholku-emailea gai horretan.”

Artzibarren, 2018ko apirilaren 17an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1805095