89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

508/2018 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez teknikoki onesten baita “A-68aren parean, eskuineko aldetik, doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua” (I. fasea), eta eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen da. Zerrenda ebazpen honen eranskin gisa ageri da.

Nafarroako Gobernuak, 2017ko irailaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, interes orokorreko deklaratzea honako hau: “A-68aren parean, eskuineko aldetik, doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua”.

A-68 Ebroko Autobian, Tuteratik iragaten den tartean, bide-segurtasuneko arrazoiak direla eta nekazaritzako ibilgailuak ibiltzeko debekuari irtenbide bat eman nahi dio proiektuak. Horretarako, autobia horren ondoan, eskuineko bazterrean, bide bat egokitzen da, bai eta NA-121-C TuteraTarazona eta NA-6840 Tutera-Murchante errepideekiko lotuneak ere.

Halere, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Zainketa Zerbitzuak egindako txostenaren arabera, landabideetatik errepideetara sartzeko bideak arautzen dituen araudia betetze aldera, beharrezkoa da Murchanteko norabidean dagoen egungo lotunea 75 metro inguru mugitzea eta ezkerrera egiteko erdiko errei bat diseinatzea, aukera emanen duena ikusgarritasun baldintzak izateko eta araudiak eskatutako gutxieneko distantziak betetzeko.

Horrela, obrak egiteko prozesua arintzeko, jarduketa bi fasetan banatzen da: I. faseak proiektu osoa biltzen du, NA-6840 Tutera-Murchante errepidearekiko lotunea izan ezik; II. faseak hain zuzen ere ezkerrera egiteko erdiko erreia duen aipatu lotunea hartzen du, eta horretarako idazten da dagokion proiektua.

Ondorioz, I. fasea egiteko (NA-121-C Tutera-Tarazona errepidearekiko lotunea hartzen duena), beharrezkoa da desjabetzeko espedienteari ekitea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat. Horrela, obrek ukitutako ondasun eta eskubideak (ebazpen honen eranskinean daudenak) erabiltzen ahalko dira.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “A-68aren parean, eskuineko aldetik, doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua”-ren onespen teknikoa ematea.

2. Proiektuak, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera (ebazpen honen eranskinean ageri dena), jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean. Epe horretan edonork egin ditzake egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak eta idatziz ekarri egindako huts edo akatsak zuzentzeko behar diren agiriak. Horretarako, proiektua aztergai egonen da Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko bulegoetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko hirugarren solairuan (González Tablas kalea, 9, Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari, eta Tuterako Udalari.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 19an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINA

“A-68AREN PAREAN, ESKUINEKO ALDETIK, DOAN LANDABIDEA –87,93 ETA 98,63 KILOMETRO-PUNTUEN ARTEAN– EGOKITZEKO ETA LOTUNEETARAKO PROIEKTUA” (I. FASEA)

Lurzati ukituen zerrenda, okupatuko den desjabetu beharreko azalerarekin

POLIGONOA

LURZATIA

LABORANTZA MOTA

KATASTROKO TITULARRA

LURZATIAREN AZALERA
(m²)

OKUPATU BEHARREKO AZALERA
(m²)

37

416

Urezt. alorra

Simón Fernández, Carlos eta beste batzuk

22.717

912

37

417

Urezt. alorra

Yanguas Zardoya, Fernando Alejandro

6.309

802

37

418

Urezt. alorra

Yanguas Zardoya, Fernando Alejandro

4.969

156

37

419

Urezt. alorra

Yanguas Echeverría, Luis Javier

3.395

711

37

435

Urezt. alorra

Jarauta Orta, Sofía

10.461

23

Iragarkiaren kodea: F1805270