84. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

51E/2018 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez diru-laguntzen deialdia onetsi zen Errenta Bermatua edo Gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko.

Errenta Bermatua edo Gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetze aldera, bidezkoa da 4., 10.,11., 13. eta 15. oinarri arautzaileak aldatzea.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 4.1. oinarria aldatzea, honela erredaktatzeko:

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratu harremana hasi eta biharamunetik hasita, baldin eta dagokion gastuaren baimena argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izanen da baimen hori ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urte bakoitzeko azaroaren 1etik aurrera egindako kontratazioei dagozkien eskaerak hurrengo urtean aurkeztuko dira, hilabeteko epean, gastuaren baimena ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. 10.2. oinarria aldatzea, honela erredaktatzeko:

Entitate onuradunek sustapen eta zabalkunde jarduketa guztietan agerrarazi beharko dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituela. Lan kontratuan berean jasoko da diru-laguntzaren xedea.

3. 11.3. oinarria aldatzea, honela erredaktatzeko:

Kontratua aldez aurretik bukatzen bada, 14.2 oinarrian adierazi bezala, eta entitateak ez badu kontratatutako pertsona ordezten, edo ordezten badu oinarri horretan ezarritako baldintzak bete gabe, bidezkoa izanen da egindako ordainketaren hein bateko itzulketa eskatzea, oinarri hauetan kontratuari eskatzen zaion hilabete kopurua betetzeko falta den denboraren proportzioan.

Nolanahi ere, bidegabekotzat aitortu edo deklaratutako kaleratzearen ondorioz kontratua bertan behera uzten bada, emandako diru-laguntza osorik itzuliko da, gehi berandutza interesak.

4. 13.2. oinarria aldatzea, honela erredaktatzeko:

Diru-laguntzen xede diren kontratuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Kontratuaren iraupena 3 hilabetekoa izanen da, gutxienez.

b) Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, baina azkeneko kasu horretan, ez dira inoiz ere izanen ezarritako lanaldiaren %50etik beherakoak.

c) Urteko gutxieneko lansari gordina (aparteko pagak barne) kontratuan agertuko da, eta ez da lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa izanen.

d) Kontratuak Langileen Estatutuan eta hura garatzen duen araudian aurreikusitakoa beteko du.

5. 13. artikuluari 3. atala gehitzen zaio, eta horren idazkera hauxe da:

13.3. Diruz lagungarriak izaten ahalko dira hasiera batean diruz lagundu diren eta iraupena 12 hilabetekoa baino gutxiagokoa zuten kontratuei egindako luzapenak.

Gutxienez ere 3 hilabetez luzatuko da kontratua.

Luzapen horretarako eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratua hasi eta biharamunetik hasita.

2018ko urtarrilaren 1etik hasita eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte egindako lanaldi erdiko luzapen eta kontratuen kasuan, eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. 15. oinarria aldatzea, honela erredaktatzeko:

15.1. Gehienez ere 12 hilabeterako diru-laguntza ematen ahalko da.

Diruz lagunduko diren zenbatekoak hauek dira:

KONTRATUAREN/LUZAPENAREN IRAUPENA

EMAKUMEZKOAK

GIZONEZKOAK

3 eta 5 hilabete artean

600 euro hilean

550 euro hilean

6 eta 11 hilabete artean

800 euro hilean

750 euro hilean

12 hilabete edo gehiago

1.000 euro hilean

900 euro hilean

Diru kopuru horiek lanaldi osoetarako dira. Lanaldia txikiagoa izanez gero, proportzionalki murriztuko dira.

15.2. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, hilabete osoak bakarrik kontatuko dira, hilabete batek 30 egun hartzen dituela ulertuta.

7. Aldaketa hauek aplikatuko zaizkie 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako kontratuei eta luzapenei.

8. Ebazpen honek aldatzen dituen oinarri arautzaileei dagokien deialdian 2018an aurkeztutako eskaerak tramitera onartu eta oinarrien arabera ebatziko dira, eta ez da beharrezkoa izanen interesdunek eskaera berri bat aurkeztea.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

10. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1805151