2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
“Soluzio bateratuko obrak (5. fasea). Gorrontz-Olano lotunea” izeneko proiektua. Behin betiko onespena
Ultzamako, Anueko eta Odietako Udalen Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateko kideen batzarrak, 2017ko abenduaren 20ko bilkura arruntean eta Mankomunitateko Batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa izanik, honako hau onetsi zuen:
1. “Soluzio bateratuko obrak (5. fasea). Gorrontz-Olano lotunea” izeneko proiektua.
2. Hasiera batean onestea obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta desjabetze-espedientea abiaraztea.
3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenarekin batera heldu baitira.
4. Jendaurrean jartzea, 15 egun balioduneko epean, obrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda.
5. Behar diren iragarkiak eta ukituriko titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda biltzen duen eranskina argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Mankomunitatearen eta Ultzamako, Anueko eta Odietako Udalen iragarki oholetan.
Jendaurreko epea iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu edo jaso gabe, Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2018ko martxoaren 26an egin bilkura berezian, Mankomunitateko Batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa izanik, honako hau onetsi zuen:
1. Behin betiko onestea “Soluzio bateratuko obrak (5. fasea). Gorrontz-Olano lotunea” izeneko proiektua, bai eta horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berarekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
2. Organo eskuduna denez, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako. Izan ere, beharrezkoa da obrak ahalik eta arinen egitea, horien mende dagoelako Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitatetik edateko uraren hornidura zerbitzua eman ahal izatea giza kontsumorako uraren kantitate eta kalitatearen aldetik arazo larriak dituzten zenbait herriri.
3. Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua, eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazio ekonomikoei aurre egiteko.
4. Erabaki hau argitaratzea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko eta hura osatzen duten Udaletako iragarki oholetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.
Larraintzarren (Ultzama), 2018ko martxoaren 26an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L1804611