84. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 992. lurzatian. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2018ko martxoaren 26ko osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 992. lurzatiari buruzkoa, bertako eraikineko lehen solairua handitzeko 15m² gehiago eraikita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea tramitatzen da eta jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Valtierran, 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1804859