84. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

1. eta 2. aldaketak 2018ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2018ko martxoaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2017tik 2018ra luzatutako aurrekontu orokorrean aldaketak egiten dituzten 1/2018 eta 2/2018 espedienteak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, direlako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Valtierran, 2018ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1804820